Filtrar por género
- 827 - Gipuzkoako bigarren finalaurrekoa eta San Andresetan hildako euskara
Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan 1400 bertsozaleren aurrean ondutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Han osatutako bertsoaldien errepasoa egingo dugu saio honetan. San Andres pasa berri eta euskararen egunaren atarian, gure artxiboan topatu dugun bertsoaldi bat ere ekarri dizuegu. 1997ko azaroaren 21eko bertso-saio bat da eta bi bertsolariri eskaera berezia egingo diete; jakingo al zenukete zuek euskarari autopsia egiten?...
Sat, 30 Nov 2024 - 53min - 826 - Oiartzungo finalaurreko saiokoak eta irratiaren egunaren aitzakiapekoak
2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgildu da jada. Saio honetan Oiartzungo lehen finalaurrekoko bertsoaldi batzuk entzun ahal izango dituzu. Irratiaren mundu eguna dela eta, 1965eko grabazio bat ere ekarri nahi izan dizuegu, Arantzako bertso saio batekoa da hain zuzen. Gure bederatzikoak ere izango du lekua....
Sat, 23 Nov 2024 - 52min - 825 - Errexil sariketako finalekoak batetik, Zestoa-Urepel senidetzakoak bestetik
Urruñako Posta gelan jokatu zen Errexil sariketako finala. Ez da urteroko sariketa, urteurren batek eragindakoa baizik. 1984an antolatu zuen bertsularien Lagunak elkarteak lehenengo Errexil sariketa. Urruñatik Urepelera ere egingo dugu, Zestoa eta Urepelen arteko senidetzearen aitzakian antolatutako bertso-saioko aleak ere jasoko baititugu. Eta, iparraldera hurbilduko ote zaigu gure bederatzikoa?...
Sat, 16 Nov 2024 - 55min - 824 - Tolosako azken final-laurdena eta Hondarribiko setioaren urteurrenekoak
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa azken txanpan murgildu da dagoeneko. Saio honetan 5. eta azken final-laurdenari egingo diogu lekua. Bestalde, Hondarribiaren setioaren 500. urteurrena dela eta, Arma plazan izandako bertso-saioko aleak ere ekarri ditugu. Horrez gain, gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo....
Sat, 09 Nov 2024 - 54min - 823 - Gipuzkoako 3. eta 4. final-laurdenak eta Arabako bideo-kopla lehiaketa
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final-laurdenak jokatu dira jada, Azkoitian eta Irunen hurrenez hurren. Bada, bi saio horietako bertsoaldiak entzungo dituzu saio honetan. Arabako 14 urtez azpiko gatetxoentzako bideo-kopla lehiaketa martxan dela ere kontatuko dizuegu, gure 9koa nondik nora dabilen jakiteaz batera....
Sat, 02 Nov 2024 - 55min - 822 - Gipuzkoako lehen bi final-laurdenak, pilota-bertso eta Laurota
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen bi final-laurdenak jokatu dira eta horietako bertsoaldi batzuk ekarri ditugu. Ipar Euskal Herrian hasi duten pilota-bertso ekimena ere ezagutu dugu eta Bizkaira ere joko dugu; Loiuko Laurota auzoko jaietako bertsoaldiko aleak entzungo baititugu. Hori gutxi ez eta 9koari ere segida emango diogu. ...
Sat, 26 Oct 2024 - 55min - 821 - Donostiako suntsiketa oroituz eta Alkizako jaietakoak berrituz
1813an Donostian izan zen sarraskia gogoratzeko bertso-saio musikatua izan zen. Saio horretako bertsoaldiez gain, Alkizako jaietan izandakoak ere ekarri nahi izan ditugu. Batetik bestera saltoka, gure 9koa ere badoa! ...
Sat, 12 Oct 2024 - 55min - 820 - Denboraldiari ekiteko; Garesko lehengoa eta Galdakaoko jaietakoa
Garesera bertsoa iritsi izan da orain baino lehen, baina lehen aldiz egin dute bertso-jaialdi bat. Jaialdiaren nondik norakoen berri jaso dugu eta han osatutako bertsoaldiak ere hautatu ditugu. Galdakaoko jaietako saioko bertsoaldiak ere entzun ahal izango ditugu gure bederatzikoarekin batera. ...
Sat, 05 Oct 2024 - 51min - 819 - 4.Señora sariketa formatu berritzaile eta dotorez; Pamela eta Tokadoarekin
Portugaleten egin zen Señora sariketaren laugarren edizioa. Sailkapen eta final kontuak albo batera utzi eta egun bakarreko saio gisa osatu zuten. Aldarrikapenerako tartea hartu zuten, espazio seguruan, ohiko umore kutsu eta guzti. Orain arte bezala, Pamela jantzi zuen garaileak, baina Tokado saria ere eskaini zuten. Honen inguruko xehetasunak ere jasoko ditugu siao honetan. Uda soiari hasiera emateaz batera, irrati-urteari ere amaiera emango diogunez, irailera arte etengo dugu gure 9koa. Ba ote dakizu nork osatu duen oraingoa? ...
Sat, 22 Jun 2024 - 55min - 818 - Iragana eta oraina; oihalak eta bertsoak ehunduz Villabonako Subijanan
Amasa-Villabonako Subijana etxea, oihal fabrika izan zen 1860tik1980ra. Gaur egun Euskal Herriko Bertsozale elkartearen egoitza da. Hala, Subijana etxearen memoria historikoa berreskuratzeko garai batean nolakoa zen, zer eta nola egiten zuten ezagutuko dugu, eta gaur egungo begietatik aztertu. Lana egiteko zituzten moduak, horien ajeak, soldataren ingurukoak edota lantokian izandako aldaketak ezagutuko ditugu besteak beste. Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Oihana Iguaran entzungo ditugu bertsotan eta Amaia Agirre izango da azalpenak eskaini eta gaiak josiko dituena....
Sat, 15 Jun 2024 - 54min - 817 - Mugaz gaindikoa; eskolarteko bi final eta Uztapide eta Xalbadorren liburua
Gaztetxoak izango ditugu saio honetan ardatz. Datorren astean jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoaren atariko, Gipuzkoako eta Nafarroako eskolarteko finaletako printzak ekarri dizkizuegu. Eskola garaia aitzakiatzat hartuta, gure artxiboko perla bat ere berreskuratu dugu. Baina etorkizunean perla izan litekeen liburu bat ere aurkeztuko dizuegu; hain zuzen ere belaunaldi berriek bertako erreferentziak izan ditzaten ondu baitu Pako Aristik Zestoako eta Urepeleko herrien arteko anaikidetzea aitzaki hartuta "Uztapide eta Xalbador" liburua....
Sat, 08 Jun 2024 - 51min - 816 - Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko lehenengo fasekoak
Gipuzkoa Bertsotan ekimenaren bigarren faseari ekingo zaio honetan, lehenego faseko lau saiotako hautaketa egin dugu. Zehatzago esanda, maiatzaren 2an Altzon eta Zaldibian izandako saioak, eta maiatzaren 3an Orion eta Legorretan izandako saioetako ale batzuk ekarri ditugu. Gure bederatzikoa Londrestik iritsi zaigu oraingoan. Nora bidali ote dute orain erronka?...
Sat, 25 May 2024 - 55min - 815 - Donostiako Lugaritzeko Txapeldunen saioa
Zuen bertso-grina asetzeko asmoz, Donostiako Lugaritz Kultur etxean izandako saio bati egin diogu gaur lekua; txapeldunen saioari. Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren bigarren edizioari eman zion hasiera. Umore kutsuko saioa izan zen, jolaserako tartea hartu zuten baina gogoeta eta hausnarketek ere izan zuten beren lekutxoa. Txapelak baina, artxiboan arakatzeko aitzakia ere eskaini digu eta 1995ean Legazpin entzun zen bertsoaldi batera eramango gaitu....
Sat, 18 May 2024 - 55min - 814 - Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko hasierakoak
Ekin zaio Gipuzkoa Bertsotan ekimenari. Hasiak dira lehen faseko saioak eta hori dela eta Txapelketako lehen saioetako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Eskoriatza, Gabiria eta Zestoako saioetakoak. Txapelketan, egun eta ordu berean diren saioetan, gaitegi berbera izan dute eta beraz, Zestoa eta Gabiriako kasuanbateko zein besteko aleak batu ditugu....
Sat, 11 May 2024 - 48min - 813 - Biriatuko elizako freskuran, umore kutsuko saioa, ikastolen alde
Biriatun urteroko bertso saioaren txanda iritsi da. Elizan batu zirenek gozatu zuten beste gozatzeko egin dugu gaurko hautaketa. Barruko giro freskoa, umore kutsuz berotu zuten. Euskara abiapuntu hartu bazuten ere, maitasun kontuak, eritasunak, amets harraroak ulertzeko doktorearen gomendioak,... Denetariko gaiez jantzi zuten saioa. Ikastolen aldeko saioa izaki, gure artxiboan 1999ko perla bat ere topatu dugu; Jon Lopategi zena entzungo dugu ikastolen ingurukoak kantatzen....
Sat, 04 May 2024 - 57min - 812 - Erniarraitz bertsolari gazteen sariketa eta Deustuko jaietako saioa
Azpeitian jokatu zen XII.Erniarraitz Bertso sariketa izango da saio honetako ardatzetako bat. Bestea berriz, Deustuko jaietako bertso saioa. Parranda giroko gaiez gain, gaurkotasun betekoak, familiako zein lagun arteko harreman kontuak,... Denetarikoak izango ditugu. gure bederatzikoak ere jarraipena izango du....
Sat, 27 Apr 2024 - 54min - 811 - Andoainen, Saharako errealitatea abiapuntu
Andoainen, joan den martxoaren 24an Bastero Kulturgunean izan zen Sahararen aldeko bertso saioari egin diogu lekua. Puntutan Bertso eskolak eta Andoaingo Hurria-Sahararen aldeko elkarteak antolatutako saioa izan zen eta bertan entzundako bertsoen artean egin dugu gaurko hautaketa. Saharako errealitatea eta bestelako gaiak ere jorratu zituzten. Bederatzikoa ere berreskuratu dugu. ...
Sat, 20 Apr 2024 - 54min - 810 - Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariko finala, alez ale
Aner Peritz izan da aurtengo Osinalde sariko irabazlea, entzuleen saria eta bertsorik onenaren sariak, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu zituen. Hiru kanporaketen ostean jokatu zen apirilaren 6an finala, ohi bezala, afal-osteko saio gisa eta mikrofonorik gabe. Gabiriako Osinale Elkartean 140 lagun inguru batu ziren sei bertsolari gazteen jardunaz gozatzera. Giro horretan borobildutako bertsoak eta ondutako ariketak entzungo ditugu saio honetan....
Sat, 13 Apr 2024 - 53min - 809 - Laudioko emakumeenak eta Bertsopentsiotan ekimena tarteko Tolosan entzunak
Laudion, Emakumeen nazioarteko egunaren atarian izan zen saioko lagin batzuk hautatu ditugu batetik eta bestetik Tolosan, lehenengoz egin den "Bertsopentsiotan" bertso jarrien sariketak emandakoa ere jaso nahi izan dugu. Aurreikuspen guztiak gaindituta, parte-hartze handia izan dute eta hasiera batean aurreikusten ez zituzten sariak ere banatu dituzte. Erretretaz edo jubilazioaz aritu garenez, artxiboan ere arakatu dugu eta 1997ko Beskooitzeko bertsoaldi bat ekarri dugu. Ia gustuko duzun. ...
Sat, 30 Mar 2024 - 55min - 808 - Arabako Bertsolari Txapelketako finaleko aleak, Printzipalen bildutakoak
Aroa Arrizubieta da Arabako Bertsolari Txapeldun berria, baina finalean entzun ziren bertsoak berreskuratuko ditugu saio honetan. Aroarekin batera, oholtzan izan ziren Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Asier Otamendi, Oier Suarezek jarritako gaiei erantzuten. Umore kutsukoak eta serioagoak denetik izan zituzten. Andoaingo Basteron, igande honetan izango den Sahararen aldeko bertso saio baterako gonbitea ere jaso dugu. ...
Sat, 23 Mar 2024 - 53min - 807 - Arabako finalaren atarian, finalerdiak berrituz
Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta Gasteizko Printzipal antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko. Aitzakia hori hartuta, Aramaioko eta Dulantziko finalerdietako saioak errepasatuko ditugu. Artxiboan arakatzen ere aritu gara eta Korrikari lotutako 1983ko bertsoaldi bat berreskuratu dugu....
Sat, 16 Mar 2024 - 56min - 806 - Bertso egunean, Gernikako Astran ereindako aleak
2024ko Bertso eguna, Gernikan izan zen. Bertsoak lantzen, jorratzen eta ontzen oholtza gainean Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Etxahun Lekue aritu ziren Aitor Etxebarriazarragaren esanetara. Horrezaz gain, 1998ko negu epelari Lazkao Txikik botatako eta gure artxiboan gordetako bertso batzuk ere berreskuratu ditugu. ...
Sat, 17 Feb 2024 - 51min - 805 - Tolosako Atariakoa eta urteko egun berezienak
Tolosan, urtarrilaren 20an San Sebastian egunez Atariaren alde egindako saioko bertsoaldiak hautatu ditugu gaur. Baina, egun bereziz osatutako asteburua izaki, 1994ra egingo dugu atzera; urteko zein jai egun izango ote zuten gustuko bertsolariek? Entzun eta gozatu! ...
Sat, 03 Feb 2024 - 53min - 804 - Bilbao Arenan dena prest gaur jokatuko den Bizkaiko Finalerako
Finalaren atarian, azken bi finalaurrekoetako errepasoa egiteko probestuko dugu. Ordu gutxiren buruan argituko da nori jantziko dion txapela, Begoña Iturrizak. Orain 40 urte Bertsozale elkartearen sorreran ibili zen, Santutxuko bertso eskolan. Gure bederatzikoari jarraipena emateko ere probestuko dugu. ...
Sat, 16 Dec 2023 - 53min - 803 - Finalaren atarian, Nafarroako finalaurrekoen errepasoa
Gaur arratsaldean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Hori dela eta, saio honetan, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan jokatutako hiru finalaurrekoetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. ...
Sat, 02 Dec 2023 - 51min - 802 - Xilaba amaitu berri, Bertso-pentsioak ekimena eta Tolosan inklusioa ardatz
Amaitu da jada Xilaba eta amaitu biharamunean Hazparke talde irabazleko Irantzu Idoatek Euskadi Irratian egindako adierazpenak jaso ditugu. Bertsozalea den pentsiodunik ezagutuz gero berriz, interesgarri izan daitekeen ekimen baten berri ere jaso behar dugu: bertso-pentsioak ekimena hain zuzen ere. Inklusioa ardatz hartuta, Tolosan, Harituz bertsozale taldeak eta Hernaniko Rugby taldeak urri amaieran antolatutako "Inklusio bultzada" bertso saioari ere tartea eskaini diogu, gure bederatzikoa ahaztu gabe. ...
Sat, 25 Nov 2023 - 57min - 801 - Lekeitioko eta Berrizko txapelketakoak eta Xilabako final-erdietako agurrak
Txapelketako gurpilean jarraituko dugu. Taldekako Xilabaren finala izango da asteburu honetan Aiherran, eta horren atariko, Muskildin eta Azkainen jokatutako final-erdietako agur umoretsu eta musikatuak ekarri dizkizuegu. Bizkaiko txapelketari dagokionez berriz, kanporaketa faseko azken saioa eta finalaurrekoetako lehena aletu ditugu. Bederatzikoarekin berriz, Gipuzkoan egingo dugu sartu-irtena....
Sat, 18 Nov 2023 - 53min - 800 - Txapelketa kutsutik at, Odietako bertso-saio musikatua
Nafarroako Odietan, San Urbanoko baselizaren atarian, eguzki goxotan Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Julio Sotok osatutako bertso saio musikatuaz gozatzea proposatu nahi dizugu. Parajeak ematen duen patxadaz gozatuko dugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. ...
Sat, 11 Nov 2023 - 54min - 799 - Bizkaiko txapelketako bi kanporaketa eta bertsolari gazteen BBK sariketa
Finalaurrekoetan murgiltzear da Bizkaiko bertsolari txapelketa eta hori dela eta, Erandioko eta Igorreko kanporaketa saioetako bertsoak hautatu ditugu gaur. Nafarroan ere final-aurrekoei ekitear dira. Arabako kanporaketa fasea amaitu da eta Taldekako Xilaban berriz, bigarren eta azken finalerdia larunbatez jokatuko da. Gure bederatzikoa non dabilen ba al dakizu? ...
Sat, 04 Nov 2023 - 51min - 798 - Vianako, Uharteko, Gernikako eta Arrigorriagako txapelketetakoak
Taldekako Xilaba, Bizkaikoa zein Nafarroako txapelketak aurrera doaz eta Arabakoa ere hasi da lehen pausuak ematen. Saio honetan Vianako eta Uharteko final-laurdenetako bertsoaldiak, eta Gernikan zein Arrigorriagan jokatutako kanporaketa saioetakoak bildu ditugu. Taldekako Xilabako ligaxkako azken saioko agurrak ere bai; jauzika ibiltzeko prest?...
Sat, 28 Oct 2023 - 66min - 797 - Iurretako bertso bilduma eta hiru txapelketetatik, Iruritako saioa
Iurretan, San Migel jaietan izandako saioko bertsoaldiak entzungo ditugu saio honetan. Txapelketei ere errepasoa egingo diegu; Xilabako agur umoretsuak, Bizkaikoaren aipamena eta Nafarroako Txapelketari hasiera eman zion Iruritakoa ere izango ditugu. Gure bederatzikoaren sokak ere badu jarraipena. Ba al dakizu nodik iritsiko zaigun? ...
Sat, 21 Oct 2023 - 75min - 796 - Bilboko Zorrotza auzokoak eta Lazkaoko Areriakoak
Bilbo grisean bertsoak Zorrotzako inguruak hartu zituen; auzoaz zekitenaren berri galdetuz hasi zuten bertso-saioa. Lazkaoko Arerian berriz, San Migeletako bertso-saioa izan zuten. Hango aleak ere hautatu ditugu. Bizkaitik Gipuzkoara, Soraluzera sartu da bederatzikoa. Nora joango ote da gure soka? ...
Sat, 14 Oct 2023 - 56min - 795 - Lezoko eta Oñatiko jaietako bertso-saioak, bederatzikoa eta txapelketak
Oñatin zein Lezon, jaietako bertso saioak izan dituzte eta bietako bertsoaldiak hautatu ditugu saio honetarako. Jaialdiez gain baina, udazkeneko bertsolari txapelketei ere luztu diegu begirada; umore kutsu betean hasi den taldekako Xilabari, Bizkaikoari edota hastear den Nafarroakoari. Gure bederatzikoa Bizkaia aldean da; entzun nahi al duzu?...
Sat, 07 Oct 2023 - 69min - 794 - Donostiako Trinitatekoak, Iruñeako Enmusikadasekoak eta Xilabako lagin bat
Irailaren 9an egin zen Iruñean, Enmusikadas jaialdiko bertso-saioa, feminismoa ardatz hartuta. Donostiako Trinitate plazan berriz, egun berean Euskal Jaietako bertso-saioa ere izan zen. Jaialdiez gain, hasi da aurtengo taldekako Xilaba eta bertako lagin txiki bat ere ekarri nahi izan dugu. Gure bederatzikoari esker baina, Bizkaian ere izango gara. Ba al dakizu nori dagokion katea osatzea? ...
Sat, 30 Sep 2023 - 61min - 793 - Nafarroako txapelketa, Muezko saioa eta Eibarko Arrate auzoko bertso-saioa
Aurrekoan Bizkaikoaren eta Xilabaren xehetasunak eskainita, aste honetan Nafarrokoari egin diogu tartetxo bat. Nafarroan bertan, Gesalatz bailarako kiroldegian, Muezen jasotako bertsoaldiak eta Eibarko Arrate auzoko festetako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu. Bederatzikoaren sokak ere luzatzen jarraitzen du....
Sat, 23 Sep 2023 - 51min - 792 - Bizkaiko txapelketa, taldekako Xilaba eta Mirari Martiarena, HHko aurkezlea
Irailaren 22an hasiko da taldekako Xilaba txapelketa, Urriaren 1ean Bizkaiko bertsolari Txapelketa eta aurkeztear dira Nafarroakoa ere. Txapelketen denboraldi atarian, Hitzetik Hortzera saioak ere denboraldi berriari ekingo dio, aurkezle berriarekin; Mirari Martiarenarekin. Harekin solasean aritzeko tartea ere hartu dugu. Plentziako saiotik hautatu ditugu bertsoaldi batzuk eta gure bederatzikoa ere berreskuratu dugu. ...
Sat, 16 Sep 2023 - 52min - 791 - San Juan sua piztu aurrekoak, Adin-adin programa eta tourra
Andoainen, Asteasun, Santutxun eta Azkoitian ibiliko gara; Tourra hasi aurreko eta San Juan sua piztu aurreko saioetako bertsoaldiak ditugu, gogoeta ezberdinak sortaraziko dizkigutena. Bestalde, adinekoen egoitzetan gauzatzen den Adin-adin programa ezagutu dugu, Azkoitiako egoitzako monitore baten bitartez. Gure bederatzikoa berriz, Boisetik bertatik jaso dugu. Entzun nahi al duzu? ...
Sun, 16 Jul 2023 - 55min - 790 - Garai bateko bizikleta kontuak, Eider Perezen agurra eta Zarauzko bertsoak
1993ko Tourra hasi bezperan, Asteasuko plazan izandako saio bateko bertsoaldia ekarri nahi izan dugu, baita 1995eko San Joanetan Legazpiko Telleriarten egindakoa ere. Eider Perez azken bost urteetan Hitzetik Hortzerako aurkezle izan denarekin solasean aritu gara eta 5 urteko ibilbidea poesia batekin laburbildu nahi izan du. Zarauzko Emakumeen Etxeko bertsoaldi batzuk ere ekarri dizkizuegu. Bederatzikoa Gorrititik nora joango ote zaigu orain? Entzun!...
Sat, 01 Jul 2023 - 54min - 789 - Hastear da herriz herriko festa garaia; Anoetan eta Ereñotzun izan gara
Euskal Herrian, bata bestearen atzetik iritsiko da herri eta auzoetako jaien txanda. Guk ibilbideari Anoetan eta Hernaniko Ereñotzu auzoan ekin diogu. Bateko eta besteko bertsoaldiak hautatu ditugu; beroa, bertso-saioaren lekua, kuadrilako kontuak eta atzerrikoak ere jasoko ditugu, gaurkotasunari begiratu eta hauteskundeak hizpide hartuta. Bederatzikoak ere jauzika jarraitzen du. Erronkaritik Lazkaora iritsi zen eta orain, jakin nahi al duzu nora bidali duten?...
Sat, 24 Jun 2023 - 51min - 788 - Uda atarian, Itsasondoko frontoikoak eta Muxikako jaietako bertsoaldiak
Gipuzkoako Goierrin, Itsasondo herrian ekainaren 9an izandako bertso saioko aleak eta Muxikan, herriko jaiak zirela eta egin zen bertso saiokoak ere hartu ditugu. Batean zein bestean, nabari da uda sasoia ate-joka dugula. Gure bederatzikoa ere puntarik punta dabil. Ba al dakizu Erronkaritik nora bideratu duten?...
Sat, 17 Jun 2023 - 42min - 787 - Iparraldeko, Bizkaiko eta Euskal Herriko eskolarteko finalak
"Oinak buruan" goiburupean, Iparraldeko eta Bizkaiko eskolarteko txapelketetako finaleko bertsoaldiak hartu ditugu saio honetan. Behin lurraldeetako final guztiak amaituta, Iurretan jokatutako Euskal Herriko eskolarteko finaleko bertsoaldien hautaketa bat ere entzun zenezake. Gure bederatzikoa berriz, Erronkarira iritsi dela ere sumatuko duzu. Entzun!...
Sat, 10 Jun 2023 - 53min - 786 - Maider Arregi Markuleta 3. señora sariketako pameladun
Oñatin jokatu zen Hirugarren Señora sariko finala. Bi kanporaketetan txartela lortutako sei bertsolari aritu ziren finalean kantari. Gaurkotasun beteko gaiak, umore kutsukoak, binaka edo modu kolaboratiboan egindakoak, denetarik izan zen Oñatin. Baita bertso-jarriak ere. Hautatutako bertsoaldi horiez gain, gure bederatzikoari ere tartetxoa egingo diogu. Jakin nahi al duzu nondik nora egin duen? ...
Sat, 03 Jun 2023 - 52min - 785 - Bertso-menua: Iturramako institutuko aleak eta Leitzako mingaina saltsan
Bertso-gose denari erantzuteko moduko menua prestatu dugu saio honetan: Iruñeako Iturrama institutuan hiru bertsolarik eskainitako saioa, eta Leitzan jokatutako Mingaine Saltsan bigarren edizioko finaleko bertsoaldiak. Postre gisara, gure bederatzikoa ere izan zenezakete. Bertsoen eltzea bor-borka dugu. Ia bada gustuko menua prestatu dizuegun. ...
Sat, 27 May 2023 - 54min - 784 - Lasarteko tradizioak eta Erratzuko Señorak
Lasarten udaberriko bertso saioa "Tradizioari traizio" izenez osatu zuten hitz jokoa gogoetarako baliatuz. Erratzuko elkartean berriz, 3. Señora sariketako bigarren kanporaketa jokatu zen, ohi bezala umore kutsu handiz eta aldarrikeapenak uzatartuz. Bi saioetako bertsoaldiak hartu ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin; jakin nahi al duzu zer erantzun dion Ane Zuazubiskarrek Iñaki Muruaren puntuari? ...
Sat, 20 May 2023 - 53min - 783 - 3. Señora sariketako lehen kanporaketa eta Nafarroako Eskolarteko finala
Bilboko Biran izan zen Señora sariketaren hirugarren edizioko lehen kanporaketa, ohiko umore kutsu, aldarrikapen eta alaitasunez. Nafarroako Eskolarteko finaleko aleak ere ekarri nahi izan ditugu. Ikasle giroan murgildutako bertsoaldi musikatu bat ere erantsi nahi izan dugu. Gure bederatzikoak ere ez du etenik. Jakin nahi al duzu Iñaki Muruak nori luzatu dion puntua? ...
Sat, 13 May 2023 - 51min - 782 - Zapia eta arkatza hartuta, hitzak aireratzeko prest
Orain arte Zapidun izandako lau bertsolariak batu zituzten Zaldibian. Saio hartako bertsoaldiez gain, Zornotzan, Durangaldea uztabarritzen ekimenak antolatutako bertso saio tematikoko aleak ere hautatu ditugu: literatura eta idazleak izan zituzte abiapuntu. Ez dugu ahaztu noski gure bederatzikoa. Jakin nahi al duzu Xebastian Lizasok nola erantzun dion Olatz Arrietaren puntuari? ...
Sat, 06 May 2023 - 51min - 781 - Gipuzkoako Eskolarteko finala eta Biriatuko ikastolaren aldeko saioa
Lasturren, 2023ko apirilaren 21ean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko finala. June Aiestaran izan zen txapelduna. Martxo amaieran, Biriatuko ikastolaren alde, eliza bete jende egin zen bertso saiotik ere hautatu ditugu bertsoaldi batzuk. Añorga aldean zebilen bederatzikoa berriz, ba al dakizu nora joan zaigun?...
Sat, 29 Apr 2023 - 54min - 780 - Irati Alcantarilla 51garren Osinalde sariketan garaile
Osinalde Sariketaren 51garren edizioa jokatu berri da Gabirian. Oihana Arana, Irati Alcantarilla, Lander Arizmendi, Unai Izagirre, Xabat Illarregi eta Aner Peritz aritu ziren kantuan, afal-osteko formatuan eta elkartea bete jende zela. Ordizian, Zaldibian eta Gabiriako Aztiri auzoan jokatutako kanporaketetan lortu zituzten finalerako txartelak. Alcantarilla izan zen garaile eta bertsorik onenaren eta bigarrenaren saria Aner Peritzentzat izan ziren. Bertsoaldiak eta bertsolarien adierazpenak ere jaso ditugu, Gure bederatzikoa, Erratz bertso eskolakoen artean da. Nora joango ote da orain? ...
Sat, 22 Apr 2023 - 48min - 779 - Mendaroko mendi-kutsukoak eta Legorretan, tabuen kutxatik oholtzara atereak
Alde batetik, Mendaron, martxoaren 17an izandako bertso saioko aleak hartu ditugu; mendi eta kirol kutsuko bertsoaldiak tartean. Eta bestetik, Legorretan, martxoaren 19an Izan Itturi kolektiboaren eskutik antolatutako "Tabuen kutxatik oholtzara" izeneko bertso saio musikatu eta solidarioan kantatutakoak ere ekarri ditugu; lekukotza ezberdinak izan zituzten bertsotarako abiapuntu. Gure bederatzikoa ba al dakizu nondik nora dabilen? Entzun nahi baduzu, geratu gurekin....
Sat, 01 Apr 2023 - 57min - 778 - Emakumeen bizitzako etapa ezberdinak, gordetakoak bistaratuz eta umorez
Usurbilgo Emakumeen Etxearen irekiera zela eta, Usurbilgo parekidetasun sailak antolatutako bertso-bazkariko bertsoaldiak eta Diman Andraizea taldeak antolatuta "Ez da kasualitatea" formatuan izandako bertso-saio musikatuko aleak berreskuratu ditugu gaurko saiorako. batetik bestera ibiliko gara, gure bederatzikoa bezala. Ba al dakizu nondik nora ote dabilen?...
Sat, 25 Mar 2023 - 52min - 777 - Ekialdetik mendebaldera; Senperetik Elorriora, urratsak zubi Palestinaraino
Senperen, Larreko gelan batu zituzten 2022ko Bertsolari Txapelketa nagusiko finalistak. Aurtengo Herri urrats, maiatzaren 14an izango da "urratsak zubi" goiburupean eta hori dela eta antolatu zuten bertso saioa. Elorrion berriz, UNRWA gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako bertso saio izan zen, Emakume palestinarren errealitateari erreparatzeko. Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Iruri Altzerreka aritu ziren kantuan. Gure bederatzikoa ere badugu. Entzun nahi al duzu? ...
Sat, 18 Mar 2023 - 55min - 776 - Laudioko Bertsozientzia eta Etxarri Aranazko urteroko saioa
Zientzia izan zuen ardatz Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian egindako Bertsozientzia ekimenak. "Jakinduriak mundue erreko dau" izenburupean antolatu zuten saioan, zientzia eta bertsoa uztartu zituzten; guk hango bertsoaldiak ekarri dizkizuegu. Baita Etxarri Aranatzen, Otsail hasieran egindako urteroko bertso saiokoak ere. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu? ...
Sat, 11 Mar 2023 - 51min - 775 - Bertsoaroan Iruñean, Biltxokon Baionan eta batetik bestera, "Harizko zubia"
Otsail hasieran, Nafarroako Antzerki eskolan Bertsoaroa dela eta izan zen bertso saiotik egin dugu aukeraketa. Saio horren biharamunean, Baionako Biltxokon izandakotik ere ekarri dizkizuegu ale batzuk. Batetik besterako bidea, "Harizko zubiak" Jon Sarasuaren liburuaren konpainian egin genezake... Gure bederatzikoa ere ez dugu ahaztu! ...
Sat, 04 Mar 2023 - 54min - 774 - Donostia inguruan, ama-lurra esnatuz eta energia burujabetzaz mintzatuz
Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, Santa Ageda bezperan egindako bertso-saioko bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Kopla-kantari eta makilarekin lurra esnatuz aritzeaz gain, Añorgan bezperan egindako saioko bertsoaldi batzuk ere hautatu ditugu. Ea bada, umorearen berotasunarekin denbora-tarte atsegin bat pasatzeko adina osatzen dugun. gure bederatzikoa ere Donostia aldean dabil. Nora joango ote da orain?...
Sat, 25 Feb 2023 - 54min - 773 - Zuri-beltzeko garaietako altxorrak, inauteri eta umore kutsuz
Futbolaren eraginak emango digu bertsotarako gaia. Euskalduna futbol taldearen mendeurrena dela eta bertso derbia antolatu zuten, lehen pausuak gogoratuz. Urte batzuetan aurrera eginda, 1958an, Parisen egingo dugu beste geldialdia; Xalbador, Mattin, Uztapide eta Basarri entzungo ditugu kantuan; Frantziako webgune batean entzungai jarri dituzten audioak dira eta tesi baterako bidea ere eman dutel akontatuko dizuegu. 1994ko Lekeitioko inauterietako bertsoaldi bat edota Azpeitiako bertso-egunean Zulo-Zabal Elkartean entzundakoak ere batu ditugu gure bederatzikoarekin batera....
Sat, 18 Feb 2023 - 54min - 772 - Bertso eguneko menu osotik, zizka-mizka batzuk. Dastaketa egiteko prest?
Urtarrilaren 28an Azpeitian ospatu zen 2023ko bertso eguna. Goizetik hasita, bertso-poteoaren formatua berreskuratu zuten eta ondoren, bost elkartetan egin ziztuzten bertso-bazkari antolatuak. Batzuetan saio librean, besteetan gaiak jarrita edota saio musikariak ere izan ziren. Denetariko bertsoaldiak, denetariko zaleentzat. Gaur, horietan entzundako hainbat ale berreskuratu ditugu. Ia bertso-bazkaria bezain atsegin egiten zaizuen, gaurko bazkal-ostea. ...
Sat, 11 Feb 2023 - 47min - 771 - Kanpoko hotzari, atariko giro goxoarekin egingo diogu aurre
Txirrinik eta aldabarik jo gabe sartuko gara Tolosako Leidor Antzokian. Atariak antolatutako urteroko bertso saioko aleak bildu ditugu, uzta oparoa jasoz eta zuentzako egin dugu hautaketa. Umorez eta giro onean osatu zuten saioa, era guztietako gaiak jorratuz. Donostia aldean dabilen gure bederatzikoa ere entzun ahal izango duzu....
Sat, 04 Feb 2023 - 51min - 770 - Ondarru sorioneku, Getari jostari eta Azpeitiara sartu-irten txikia
Ondarroan, urtarrilaren seigarrenean egindako bertso saioa eta Getaraiko Balentziaga museoan urtarrilaren 15 garrenean izandakoa izango ditugu ardatz. Bietan ere txapelketaren ondorena eta umorerako joera nabaritu ahal izango dugu. Azpeitian ospatzen ari diren bertso egunean izango denaren berri ere jaso dugu. Eta gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?...
Sat, 28 Jan 2023 - 53min - 769 - Elur giroan memoria astinduko dugu Amurrioko eta Orioko umoreari eutsiz
Elurrak eman digu hizpidea azken egunetan eta bertsotan behin baino gehiagotan atera izan da gaia. Bada 1997ko urtarrilaren 4ko saio batean topatu dugu horren adibidea. 2023ko urtarrilaren 4ko Amurrioko saioa edota joan den abenduan Orion egindakoa ere aletuko ditugu. Zestoan ere egingo dugu geldialdia, memorian gorde beharrekoak paperean gode dituenarekin solasean aritzeko; horrek aitzakia eman digu Lazkao Txikik sehaskari kantatutakoak berritzeko, gure bederatzikoa ahaztu gabe noski....
Sat, 21 Jan 2023 - 51min - 768 - Ordiziako bertsoaldiak, finaleko osagaiekin eta Majori kiroldegian egosiak
Ordiziako Argi Berri Elkarteak eta Goierriko Bertsozale elkarteak elkarlanean prestatu zuten abenduaren 30ean Ordiziako Majori kiroldegian izandako bertso-saioa. "Goierriko Bertso eskolak 40 urte" lelopean, Amaia Agirre izan zen gaiak jartzeaz arduratu zena. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistetatik zapzi aritu ziren, Julio Sotok ordezkatu baitzuen Beñat Gaztelumendi. Presente izan zen noski Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala; gaurkotasun gaiak, umorerako eta jolaserako aukera. Entzun! ...
Sat, 07 Jan 2023 - 52min - 767 - Txapelaren ondorengoak, bertsoz osatuak
Maialen Lujanbiok hirugarren txapela jantzi eta ordu batzuetara egin zigun bisita Euskadi Irratiko estudioetara. Bertan esandakoak bildu ditugu, finaleko hainbat bertsoaldi berreskuratuz....
Sat, 24 Dec 2022 - 55min - 766 - Finalaren atariko sentipen, asmo, saiakera eta finalaurrekoetako ale batzuk
Iruñeara begira jarriko gara, igandean jokatuko baita Iruñeako Nafarroa Arenan 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Zortzi finalistek aste honetan azaldu dituzte euren sentsazio, gogo eta asmoak eta horiek jasoko ditugu. Finalaurrekoetan eurek botatako bertsoaldiak ere berreskuratuko dugu. gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo!...
Sat, 17 Dec 2022 - 55min - 765 - Zortzikoa argitu aurreko azken bertsoaldiak; Bilboko Bizkaia pilotalekukoak
Argitu da dagoeneko irailean geneukan zalantza: nortzuk osatuko ote dute 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko oholtza? Zortzikoaz gain ordea Euskadi Irratiko mikrofonoek kontu gehiago ere bildu zituzte Bizkaia pilotalekuan. Gure bederatzikoarekin batera beraz, azken finalaurrekoko bertsoaldiekin batera. Entzun nahi al dituzu?...
Sat, 10 Dec 2022 - 55min - 764 - Baionako finalaurrekoa, Laugako kontutxoak eta Museoak bertsotan
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa nagusia azken txanpan murgiltzera doa. Baionan, azaroaren 26an jokatutako finalaurrekoko bertsoaldiak hautatu ditugu; bertatik bertara ezagutu zuen Euskadi Irratiko mikrofono gorriak epailetzako kontuak. Eta euskararen eguna dela eta, bertsolariak museoetan gidari lanetan jarriko dituztela ere kontatuko dizuegu. ...
Sat, 03 Dec 2022 - 52min - 763 - Amurriokoak, finalari begirako kontuak eta bertsularitzaren izendapena
Amurrion jokatutako finalaurrekoan entzundako bertsoaldiak hartu ditugu gaurko saioan, baina ez hori bakarrik; Bañueta kiroldegian iritziak biltzen ere aritu baitzen Euskadi Irratia. Aste honetako beste bi kontu ere jorratu ditugu: Irratiaren urteurrenaren aitzakian Iruñeatik egindako saioan, Nafarroa Arenara gerturatzeko aukera izan zuten. Jakin nahi al duzu nola antolatuko den abenduaren 18ko finala? Kontuan izateko hainbat gauza kontatu zizkiguten. Bestalde Frantziako kultura ministerioak bertsularitza kultura-ondare inmaterialaren katalogoan sartu duela ere kontatuko dizuegu....
Sat, 26 Nov 2022 - 53min - 762 - 2022ko Txapel-jartzailearekin izandako solasa eta Landakoko bertsoaldiak
Aste honetan jakin dugu Iñaki Muruak jantziko diola txapela 2022ko bertsolari txapelketan puntu gehien batzen dituenari. Albistea jakin bezain pronto berarekin izandako solasaldia entzungo dugu. Durangoko Landakon laugarren finalaurrekoan entzundako bertsoaldiak ere berreskuratuko ditugu. Gure bederatzikoa Getarian da orain! ...
Sat, 19 Nov 2022 - 53min - 761 - Irungoak, finalerdietako hirugarrengoak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa, Irungo Ficoban jokatu zen, azaroaren 5ean. Han entzundako bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du etenik. Ba al dakizu Gasteiztik nora bidali duen puntua Eukene de los Aires-ek?...
Sat, 12 Nov 2022 - 53min - 760 - Donibane Garazikoak, aletuta
Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa jokatu zen urriaren 29an Donibane Garazin. Bertan entzundako bertsoaldiak hartu ditugu patxadaz entzuteko. Gure bederatzikoa berriz, Gasteizen dabil. Entzun!...
Sat, 05 Nov 2022 - 51min - 759 - Bigarren faseko lehena, Elizondokoa
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa bigarren fasean murgildu da jada. Elizondon jokatu zen lehen finalerdietako saioari errepasoa egiteko tartea hartu dugu gaur bertan entzundako hainbat bertsoaldi berreskuratuz. Gure bederatzikoa berriz, ba al dakizu nondik nora dabilen? ...
Sat, 29 Oct 2022 - 55min - 758 - Txapelaren atariko zapia eta inurrien jarduna
Zenbakien jiran ibiliko garela esan genezake: Zaldibiako zubiburu elkartean ospatu zen udazkeneko V. Zapi-janztea eta bertako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Zapitik txapelerako jauzia eginda, #Hamargarrena zer den ere ezagutuko dugu lehen eskutik. Inurriak berriz badakizue taldean lan egiten dutela eta lan neketsuan jarduten dutela; bada Izan Inurrik Ordizian antolatutako bertso-saioan entzundako ale batzuk ere ekarri ditugu. Hori guztia, gure bederatzikoa ahaztu gabe, noski. ...
Sat, 22 Oct 2022 - 55min - 757 - Lehenengo faseko azken bi saioetako aleak: Donostiakoak eta Lizarrakoak
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasea amaitu da jada. Erabakita geratu da finalaurrekoei ekingo dien 24 bertsolariko taldea nortzuk osatuko duten. Aurrera egin aurretik, Donostiako Victoria Eugenian eta Lizarrako Los Llanos aretoan entzundako bertsoaldiak berreskuratuko ditugu. Horrezaz gain, ba al dakizu zer den #HAMARGARRENA Podkast-a? Saio honetan kontatuko dizugu eta nola ez, gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo....
Sat, 15 Oct 2022 - 55min - 756 - Gotaine-Irabarneko eta Gasteizko saioen errepasoa
Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa; lehenengo faseko azken bi saioen atarian, Gotaine-Irabarneko eta Gasteizko saioetako bertsoaldiak berreskuratu nahi ditugu. Txapelketaren molde zurrunak, umorerako tartea ere eskaintzen du eta horiek eskaintzen saiatuko gara. Bederatzikoak ere ez digu hutsik egingo....
Sat, 08 Oct 2022 - 54min - 755 - Getxo eta Arrasateko lehen bertsoaldiak
Hasi da jada Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Getxoko eta Arrasateko lehen saioak pasata, hauen errepasotxoa egiteko tartea hartu dugu. Gure bederatzikoa ahaztu gabe noski! Nondik nora ote doa?...
Sat, 01 Oct 2022 - 51min - 754 - Osinalde: mende erdi gazteen plaza izaten
Irailaren 17an Gabirian batu ziren Osinalde sariketan parte hartutako bertsolari asko eta asko. 50 urteotako ibilbidea errepasatu zuten, bapateko saio eta bertso jarriekin osatuz. Bertsoaldietan sumatuko da hango giroa eta emozio sorta. Hastear den bertsolari txapelketari ere aipamena egin diogu, pixkanaka oholtza gainean antzemango den aldaketa bat abiapuntutzat hartuta....
Sat, 24 Sep 2022 - 55min - 753 - Osinalde sariketak 50 urte eta Asteasuko zein Getxoko bertsoaldi batzuk
Denboraldi berriari ekiteko belaunaldi arteko nahasketa izan dugu ardatz. Bertsolari gazteen Osinalde sariketak 50 urte egin dituela eta gaur herrian prestatu duten egitarauaren berri eman digu Jokin Muruak. Udako bertso-plazetan entzundako bertsoaldi batzuk ere berreskuratu nahi izan ditugu: Asteasun ekainaren amaieran izandako saiotik, edota Getxoko Muxikebarrin izandako Bertso Saio Mundialetik. Txomin Garmendia zendu berriari ere aipamentxoa egin nahi izan diogu....
Sat, 17 Sep 2022 - 52min - 752 - Xilabako eta Bizkaiko finaleko errepasoa
Getxon irailaren 24an hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ibilbidea. Bertsolariak prestaketan buru-belarri ariko diren honetan, guk Xilabako finaleko bertsoak eta Bizkaiko finalekoak berreskuratu nahi izan ditugu....
Sat, 10 Sep 2022 - 55min - 751 - Arabako bertsolari txapelketako finalaren errepasoa
Udazkena ate-joka dugun honetan, eta bertsolariak Txapelketa Nagusia prestatzen ari diren honetan, Arabako azken bertsolari txapelketako finaleko bertsoaldiak berreskuratu nahi izan ditugu. ...
Sat, 03 Sep 2022 - 52min - 750 - II.Señora sariketaren finalaren errepasoa
2022an bigarrenez egin da Señora sariketa. Leitzan jokatu zen finalaren errepasoa egin nahi izan dugu saio honetan. Bapateko bertsoak zein bertso jarriak entzungo dituzu, Kataluniatik lehenengoz etorri ziren glosadorak entzuteko aukera ere izango dugu honako saio honetan. Entzun! ...
Sat, 27 Aug 2022 - 53min - 749 - Eskolarteko finalak: Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabakoak.
Ikasturtean zehar "Oinak buruan" eskolarteko lurraldekako txapelketak jokatu dira. Hona hemen Gipuzkoako finalekoak, Nafarroko finalekoak eta Arabako finaleko bertso hautatu batzuk. ...
Sat, 20 Aug 2022 - 54min - 748 - Minbizia eta bizimina, saio musikatua
Izan Inurri elkarteak antolatuta, Errenteriako Niessen aretoan izandako bertso-saio mamitsu, hunkigarri eta umoretsuko bertsoaldiak hautatu ditugu gaurko saiorako. Gai gordinek umorearen betaurrekoak jantzita badute komikotik ere. Edo ez? ...
Sat, 13 Aug 2022 - 48min - 747 - Bira-biraka
Bilboko Biran, kolore gorria ardatz hartuta osatutako bertsoaldiekin ekingo diogu, baina Donostiako kale-izendegiari errepasoa ere egingo diogu. Ekialderago joz, Barkoxeko koblakariaren berri ere jasoko dugu. Jauzika jauzika beraz, Euskal Herriari bira emango diogu. ...
Sat, 06 Aug 2022 - 49min - 746 - Jolaserako gogotsu
Hitzak izaten ditugu guk jolaserako bide baina jolas gehiago ere egiten dituzte bertsolariek. Lezoko Gezalaga aretoko bertso-saio batean, Iruñeako Katrakaken izandako beste batean eta Zornotzako beste batean ere izango gara gaur. Jolasaren aitzakian, gauza asko jakiteko bidea egingo dugu. Gurekin etorri nahi al zenuke? ...
Sat, 30 Jul 2022 - 51min - 745 - Izpurako bertso eguna eta Erniarraitz sariketa
Izpuran (Baxe Nafarroan) ospatu zen 2022ko bertso eguna. Egun hartako saioko bertsoaldiak eta Martxoan, Azpeitian jokatutako Erniarraitz txapelketaren 11garren edizioak ere jaso ditugu saio honetan. ...
Sat, 23 Jul 2022 - 53min - 744 - Emakume artistak
Hitzekin jolas egiteaz gain, badira hitzekin artea egiten dutenak ere. Getxoko Muxikebarri aretoan, "Ez da Kasualitatea" formatuan egindako saiokoak eta Donostiako San Telmo museoan, "Baginen bagara" erakusketa zela eta antolatu zen bertso-saioko jolasak bildu ditugu saio honetan. Ea gustuko zaizkizun!...
Sat, 16 Jul 2022 - 50min - 743 - Zestoa: Uztapideren abaroan, txapeldunen jarduna
Zestoan, Uztapide nor zen gogoratu eta belaunaldi berriei erakusteko "Uztapide plazara" izeneko astea osatu zuten. Pako Aristiren liburua aurkeztu zuten beste hamaika ekimenekin batera. Amaiera gisa baina, bizirik dauden Euskal Herriko txapeldunekin osatu zuten bertso-saioko bertsoaldiak hautatu ditugu. Bapateko jarduna zein bertso jarriena uztartu zituztela ohartuko zara. Ea guk hautaketa egiten beste gozatzen duzuen. ...
Sat, 09 Jul 2022 - 48min - 742 - Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finala
Ekainaren 18an, Iurretako Kepa Arroitajauregi pilotalekuan, sekulako bero sapa zela jokatu zen "Oinak buruan" Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala. Irantzu Idoate izan zen txapeldun. Saio hartako bertsoaldiak entzungo ditugu eta denboraldiko azken bederatzikoa ere jasoko dugu. Nondik nora egingo ote du uda aurreko azken jauzian? Entzun! ...
Sat, 02 Jul 2022 - 50min - 741 - Bigarren Señora sariketako finala
Suaren argitan sorginak izan ohi dira gogoan. Gurean bada, bigarren Señora Sariketako finala izango dugu ardatz. Bertan bizi izandakoak ere izan zuen magia berezia eta protagonisten ahotsean jasoko dugu gainera. Leitzako herri antzokian izandako Glosadoreak ere entzungo ditugu eta gure bederatzikoak ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?...
Sat, 25 Jun 2022 - 53min - 740 - Arabako Bertsolari Txapelketako finala
2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala errepasatzeko baliatu dugu honako saio hau. Gasteizko Europa jauregian, ekaniaren 11n izandako saioan, ofiziotan, bakarka zein buruz burukoan botatako bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Bederatzikoari ordea egin diogu tartea. Nondik nora ote doa bederatzikoa? ...
Sat, 18 Jun 2022 - 54min - 739 - Arabako Bertsolari Txapelketako final erdiak; Araiako eta Izarrako saioak
Azken txanpan da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Finalaren atarian gauden honetan, Araian eta Izarran jokatutako final erdietako saioetako bertsoaldiak bildu ditugu. Denak ezin sartu eta hautaketa egin beharrean izan gara. Bi saiohauen ostean, zehaztuta geratu da finala nortzuk jokatuko duten. Bederatzikoari ere egin diogu tartea! Ea gustuko duzun! ...
Sat, 11 Jun 2022 - 52min - 738 - Adinarekin jolasean: eskolartekotik hasi eta adinekoen egoitzaraino
Nafarroako eta Arabako Eskolarteko finaletako bertsoaldiak hartu ditugu hasteko, baita Markina Xemeingo gazte egunekoak ere. Bederatzikoa, gazteen eskutik iritsi zaigu. Baina, nori bota ote dio bederatzikoaren puntua Igauri Lopetegik? Adinean gora eginda, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, "Adin adin" programaren barruan 18 bertso saio antolatu dira maiatzean. Xabier Urteaga lankidea, Bergarako Mizpirualde egoitzako saioan izan zen eta han jasotakoekin erreportajea prestatu digu. Entzun nahi al duzu?...
Sat, 04 Jun 2022 - 49min - 737 - Arabako bertsolari txapelketaren jarraipena
Aurrera doa Arabako bertsolari txapelketa. Dagoeneko final-erdien atarian dagoenez, final-laurdenetako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu saio honetarako; Zigotiako eta Aramaioko saiokoak hain zuzen ere. Bederatzikoa Oreretako emaitz Muruak osatu du eta Nafarroara ere keinu sentikor bat egin nahi izan dugu. ...
Sat, 28 May 2022 - 49min - 736 - Matienako Errotakoak eta Iurretan Uztabarritzen ondutakoak
Bertsoen uzta urta osoan jasotzen dugu. Saio honetarako, bizkaiko soroetatik bildutakoak hautatu ditugu. batetik Abadiñoko Matiena auzoako Errota Kultur etxeko saioko bertsoaldiak ditugu eta bestetik berriz Iurretan "durangaldea uztabarritzen" bertso-zirkuituko saiokoak entzungo ditugu. Gipuzkoan, Zestoan egitekoak diren jaialdi baten berri ere jasoko dugu eta gure bederatzikoa Ipar Euskal Herritik irtsiko zaigu. Nora joango ote da orain? ...
Sat, 21 May 2022 - 53min - 735 - Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketa eta II. Señora sariketa
Itziarren, Lasturko tabernan jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketako aurtengo finala. June Aiestaran izan zen txapelduna. Bada, abiatzear den II. Señora Txapelketan, txapela ordez, pamela janzteko hautagaiak ere prest dira dagoeneko. Danele Sarriugartek emango digu sariketaren berri. Bertso saioetan estimu handia izaten dute ariketa berriek baina... Ia zer deritzozuen Bergarakoari. Bederatzikoak bestalde, Ipar Euskal Herrian jarraitzen du. Norengana joan ote da? ...
Sat, 14 May 2022 - 49min - 734 - Festen atarikoak; Bergarakoak eta Zumaiakoak
Zumaian San telmoen atarian izandako bertso-saioa eta Bergaran, seminarixuan Erramu zapatu bezperako jaialdiko bertsoaldiak dira saio honetako ardatzak. Ipar Euskal Herritik iritsiko zaigu bederatzikoa eta Arabako zein Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruan aste honetan esandakoak ere jasoko ditugu. Ez geratu ordea atarian eta zatoz gurekin!...
Sat, 07 May 2022 - 53min - 733 - Bertsolari gazteen 50. Osinalde sariketa
Gabiriako Osinalde elkartean jokatu zen apirilaren 23an Osinalde sariko finala. Aurreko hiru kanporaketetako sailkatuek osatu zuten seikotea. Ane Zuazubiskar izan zen garaile eta Aner Peritz bigarren. Bertsorik onenaren saria ere Peritzek jaso zuen. Bi urteren ostean, afal-osteko formatura itzuli ziren eta entzungo duzun gisan handia izan zen bertaratuen bertso-gosea. Ea bertaratuek bezainbeste gozatzen duzun guk hautatutako bertsoak entzunez. Bederatzikoa berriz, Zuberoatik jasoko dugu. ...
Sat, 30 Apr 2022 - 48min - 732 - Izpurako bertso eguna eta korrika-korrika beste kontu batzuk
Izpuran izandako bertso eguna hartu dugu abiapuntu, baina Korrikak eman digu bertso zaharren bat entzuteko aukera. Korrika bezala Euskal Herriko beste hainbat txoko ere igaro ditugu, Lazkaomendi edota Araba kasu. Azpeitiko Erniarraitz sariketako bertsoaldi batzuk ere berreskuratu ditugu. ...
Sat, 09 Apr 2022 - 53min - 731 - Hitzekin, Korrika eta apropos jantzita
Pausoz pauso eta eskuz esku dabil Korrika. HITZEKIN jolas egitera gatoz gu ere, baina badaezpada, apropos jantzita. Mendaron eta Zigoitian izandako saioetako bertsoaldiak hartuko ditugu oinarri. Azti ibili, tartean primiziaren bat edo beste ere badago eta! Bederatzikoak Ipar Euskal Herrian jarraitzen du....
Sat, 02 Apr 2022 - 54min - 730 - Gai zurrunak, umore kutsuz: Minbizia eta bizi mina
Errenteriako Niessen aretoan Izan Inurri Elkarteak antolatutako bertso saio musikatua dugu oinarri. Gai gordinenek ere komikotik zerbait dutela ikasiko dugu umorearen betaurrekoak jantzita. Gure bederatzikoa ez da faltako eta udaberriaren pare loratu diren plaza batzuen berri ere jaso dugu....
Sat, 26 Mar 2022 - 53min - 729 - Artea, emakumeak eta emakumezko artistak
Artea egiten dutenak artistak badira eta hitzekin jolas egitea artea egitea bada... artistez betetako saioa dugu honakoa. Emakumeak izango dira ardatz, Getxoko eta Donostiako plaza banatan hala egokituta. Bederatzikoa berriz, Ipar Euskal Herritik jasoko dugu. ...
Sat, 19 Mar 2022 - 46min
Podcasts similares a Hitza Jolas
- Global News Podcast BBC World Service
- Kriminálka Český rozhlas
- El Partidazo de COPE COPE
- Herrera en COPE COPE
- The Dan Bongino Show Cumulus Podcast Network | Dan Bongino
- Es la Mañana de Federico esRadio
- La Noche de Dieter esRadio
- Hondelatte Raconte - Christophe Hondelatte Europe 1
- Affaires sensibles France Inter
- La rosa de los vientos OndaCero
- Más de uno OndaCero
- La Zanzara Radio 24
- Espacio en blanco Radio Nacional
- Les Grosses Têtes RTL
- L'Heure Du Crime RTL
- El Larguero SER Podcast
- Nadie Sabe Nada SER Podcast
- SER Historia SER Podcast
- Todo Concostrina SER Podcast
- 安住紳一郎の日曜天国 TBS RADIO
- The Tucker Carlson Show Tucker Carlson Network
- 辛坊治郎 ズーム そこまで言うか! ニッポン放送
- 飯田浩司のOK! Cozy up! Podcast ニッポン放送
- 武田鉄矢・今朝の三枚おろし 文化放送PodcastQR
EiTB Euskadi Irratia Podcasts
- Levando Anclas Radio Euskadi (EITB)
- La Mecánica del caracol Radio Euskadi (EITB)
- Somos cómplices Radio Euskadi (EITB)
- Aventureros Radio Vitoria (EITB)
- Top Gaztea Gaztea (EITB)
- Arratsean Euskadi Irratia (EITB)
- La Mecánica del caracol Radio Euskadi (EITB)
- Vivir para ver Radio Euskadi (EITB)
- Ganbara Radio Euskadi (EITB)
- La Galería Radio Euskadi (EITB)
- Lizardiren baratza Euskadi Irratia (EITB)